Gizartea -

20 urteko gizon bat hil zen

Ertzaintzak laguntza eskatu die Galdakaoko istripuko balizko lekukoei

Ezbeharra larunbatean jazo zen, 23:00etan, N-240 errepidean. 20 urteko gizon bat hil zen.

20 urteko gizon bat hil zen larunbatean Galdakaon jazotako istripuan. EiTB
20 urteko gizon bat hil zen larunbatean Galdakaon jazotako istripuan. EiTB
20 urteko gizon bat hil zen larunbatean Galdakaon jazotako istripuan. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak laguntza eskatu die larunbatean Galdakaon jazotako zirkulazio istripuaren balizko lekukoei, gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharra 23:00etan gertatu zen, N-240 errepidean, eta, horretan, 20 urteko gizon bat hil zen.

Ordu horretan, Hyundai auto batek eta Nissan Atleon kamioi-garabi batek talka egin zuten, eta, horren ondorioz, autoaren gidaria hil zen.

Ertzaintza istripua izan zuten bi ibilgailuetatik hurbil zihoan auto zuri baten gidaria bilatzen ari da, lekuko gisa laguntzeko. Halaber, informazioren bat eman dezaketen balizko lekukoek Ertzaintzaren Bizkaiko Trafiko Atalaren 94 607 90 34 telefonora deitzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Galdakao bideoak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak