Gizartea -

IKERKETA

Gibeleko minbiziari aurre egiteko bidean, 'aurrerapaso handia'

CIC bioGUNE eta Ciberehd ikerketa zentroko adituek egin dute ikerketa, herritarrek EiTB Maratoiaren eta AECC minbiziaren aurkako elkartearen bidez egindako ekarpenei esker.

Maria Luz Martinez Chantar, Imanol Zubiete Franco eta Teresa Cardoso Delgado. Argazkia: CIC bioGUNE
Maria Luz Martinez Chantar, Imanol Zubiete Franco eta Teresa Cardoso Delgado. Argazkia: CIC bioGUNE
Maria Luz Martinez Chantar, Imanol Zubiete Franco eta Teresa Cardoso Delgado. Argazkia: CIC bioGUNE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gibeleko zeluletan dauden proteinek izaten dituzte aldaketa kimikoek eragin zuzena dute gibeleko fibrosiaren garapenean. Ondorio hori atera dute CIC bioGUNE eta Ciberehd ikerketa zentroetako ikertzaileek.

Bi zentrootatik jakitera eman dutenez, lau urteko ikerketaren ondoren, hainbat botika identifikatu dituzte, gaitzari aurre egiteko. 'Aurrerapauso handia' dela nabarmendu dute.

Medikuntza alorrean izen handia duen Hepatology aldizkariak eman du ikerketaren berri. Bertan azaltzen da gibelaren gaixotasunen kronifikazioak zirrosia edota gibelaren minbizia dakartela, eta muturreko ondorio horiek ekiditeko bidean garrantzia handia duela ikerketa honek.

Minbizi mota honi aurre egiteko, ikertzaileek identifikatutako inhibitzaile farmakologikoekin entsegu klinikoak egiten ari dira, eta bigarren fasean daude. Urtean, 600.000 pertsona hiltzen dira munduan gibeleko minbiziaren ondorioz.

Imanol Zubiete-Franco doktoregaiak zuzendu du  ikerketa, eta herritarrek EiTB Maratoiaren eta AECC minbiziaren aurkako elkartearen bidez egindako ekarpenekin finantzatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Minbizia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak EiTB Maratoia