Gizartea -

Trafikoa

AP-8 autobidea itxi dute Zarautzen, Irungo noranzkoan, sute batengatik

13:00ak baino lehen errei bat zabaldu dute.

Kamioi baten suteak auto-ilara luzeak eragin ditu AP-8an, Zarautzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea itxi dute gaur goizean Zarautzen, Irungo noranzkoan, kamioi batean piztutako sutearen ondorioz. Antza denez, egurra garraiatzen ari zen kamioiak matxura bat izan eta su hartu du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:40ak inguruan gertatu da eta hasiera batean ez da inor zauritu. Gidariak kea antzeman du eta kamioia gelditu du.

Sua azkar zabaldu da eta, badaezpadako neurri gisa, Ertzaintzak trafikoa eten du Irungo noranzkoan, eta hiru kilometro inguruko auto-ilarak izan dira. Bien bitartean, Ertzaintzak N-634 errepidetik bideratu du trafikoa.

13:00ak baino lehen errei bat zabaldu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Zarautz albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa