Gizartea -

Kamiñaldeko lur-jausia

Ondarroako familiak etxera itzuli ahalko dira, gauzak hartzeko

Luiziak 2016ko martxoan jazo ziren, Kamiñalde auzoan, eta 176 familia etxetik atera behar izan zituzten. Horietako 84k etxetik kanpo jarraitzen dute.

Kamiñaldeko mendi magalean izan zen luizia, 2016ko martxoan. Artxiboko argazkia: EFE
Kamiñaldeko mendi magalean izan zen luizia, 2016ko martxoan. Artxiboko argazkia: EFE
Kamiñaldeko mendi magalean izan zen luizia, 2016ko martxoan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako Kamiñalde auzoan izandako lur-jausiengatik etxetik kanpo dauden 84 familiak euren etxeetara itzuli ahal izango dira larunbat honetan, ordubetez, euren gauzak hartzeko, Udalak jakitera eman duenez.

Luiziak 2016ko martxoan jazo ziren, Kamiñalde auzoko mendi magalean, eta 176 familia etxetik atera behar izan zituzten. Horietako 84k etxetik kanpo jarraitzen dute.  Martxoan guztiak euren etxeetara itzuliko direla espero da.

Aldian-aldian, kaltetutako familiei etxera bueltatzeko aukera ematen die Udalak, behar dituzten gauzak har ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Ondarroa albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza Luiziak gaur Lea-Artibai gaur