Gizartea -

Nafarroa

Erromes batek jasandako lapurreta eta eraso saiakera ikertzen ari dira

Los Arcos herrian jazo zen larunbatean. Emakumeak ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erromes korear batek Los Arcos herrian (Nafarroa) jasandako lapurreta eta sexu eraso saiakera ikertzen ari da Foruzaingoa.

Gertakariak larunbatean gertatu ziren. Emakumeak salatu duenez, gizonezko bat gerturatu zitzaion, eta labana batekin mehatxu egin zion, dirua eskatzeko.

Biktimaren arabera, lapurreta egin ondoren, bidetik gertu zegoen txabola batean sartzen saiatu zen, ustez sexu erasoa egiteko. Emakumeak, baina, ihes egitea lortu zuen, eta laguntza eskatu zien handik gertu topatu zituen beste erromes batzuei.

Salaketa jasotakoan, Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertakariak argitu eta erasotzailea atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Delituak albisteak Donejakue Bidea