Gizartea -

Trafikoa

Gizon bat hil da A-63an izandako istripu batean, Baionan

Sei ibilgailuk talka egin dute 09:00ak aldera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urte inguruko gizon bat hil da gaur Baionan, A-63 autobidean izandako zirkulazio istripu batean, Sud'ouest egunkariaren webguneak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da. Oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, sei ibilgailuk talka egin dute, eta gidarietako bat bertan hil da, medikuak hura suspertzen saiatu badira ere.

Istripua izan den lekuan, segurtasun eremua ezarri dute Frantziako Trafiko agenteek. Auto-ilarak sortu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Herrian Iparraldea albisteak Baionako bideoak Gaurko azken ordukoa