Gizartea -

Abusu sexualak

Gazteluetako irakasle ohiak errugabea dela defendatu du

Guztiz errugabea dela defendatu du ikastetxeko zuzendariari eta irakasleei bidalitako gutun batean.

Gaztelueta ikastetxearen artxiboko argazkia. EiTB
Gaztelueta ikastetxearen artxiboko argazkia. EiTB
Gaztelueta ikastetxearen artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxeko ikasle bati sexu-abusuak egiteagatik auzipetutako irakasle ohiak "erabat errugabea" dela defendatu du ikastetxeko zuzendariari eta irakasleei bidalitako gutun batean.

Bart gauean ikastetxeko arduradunei igorritako testuan, abusuak salatu dituen ikaslearen egoeragatik sufritzen ari dela esan du, eta "beti ahalegindu zela laguntzen, beste ikasle askori bezala". Epaileak irakaslea prozesatzeko agindua eman zuen eta 40.000 euroko fidantza ezarri zion.

"Ni ez naiz erruduna, eta ez dut ulertzen zergatik leporatu dizkidaten akusazio horiek", adierazi du, Horrez gain, "inoiz geldituko ez den tren bat gainetik pasa balitzaio bezala" sentitzen dela azaldu du, hedabideetan argitaratzen ari diren informazioa dela eta: "Errugabea naizela ziur jakiteak lasaitasuna ematen didan arren, tentsioa eta larritasuna sentitzen ditut sarri".

Horrez gain, auzipetuak berretsi duenez, "maite zuen eta zoriontsu egiten zuen bokazio profesionalari uko egin diola" sentitzen du: "Tamalez, badakit ez dagoela atzera bueltarik. Nork sinetsiko dizu iritzi publikoak aldez aurretik zigortuz gero?".

"Hau guztia oso gogorra da niretzat, baita nire familiarentzat ere", jarraitu du, "oso gaizki pasatzen ari dira sufrimendu luze honekin, guztia argitu zain".

Azkenik, "epaiketan defendatu ahal izatea" espero duela azpimarratu du, "orain arte ia ezin izan dudalako, sistema horrelakoa delako eta errugabetasun-presuntziorik ez dagoela dirudielako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak EAE Delituak argazkiak Epaiketak bideoak Gizartea albisteak Leioa albisteak Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak Irakasleak Eliza Katolikoa Eliza Katolikoa eta abusuak