Gizartea -

Genero indarkeria

Seseñak dolu eguna egingo du astelehenean, eraildako emakumearen alde

Jose Julian Gregorio Gobernu ordezkariak adierazi duenez, emakumearen heriotzak 'genero indarkeria kasua izateko zantzuak dauzka'.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seseñako Udalak (Toledo) dolu eguna eta minutuko isilunea ezarri ditu biharko (astelehena), atzo indarkeria zantzuekin hilik aurkitu zuten emakumearen omenez.

Carlos Velazquez alkatearen esanetan, erabaki bi horiekin, udalak "bere atsekabea eta gaitzespena adierazi nahi du edozein indarkeria adierazpenen aurrean". Gaineratu duenez, indarkeria matxistaren kasu berri bat izan dela baieztatzen bada, Udalak beste erabaki batzuk hartuko ditu.

Dolu egunean zehar, udal eraikinetako banderak haga erdian egongo dira, eta minutuko isilunean eguerdiko hamabietan egingo dute udaletxe aurrean.

Bere aldetik, Jose Julian Gregorio Gobernu ordezkariaren hitzetan, emakumearen heriotzak "genero indarkeria kasua izateko zantzuak dauzka", "baina ezin daiteke ziurtatu, auzitegiko frogei eta autopsiari itxaro behar baitzaie".

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak