Gizartea -

Bizkaia Aretoan

Euskal espazio komunikatiboari buruzko jardunaldia, asteartean, Bilbon

Ezkerraberri Fundazioak gogoeta saioa antolatu du Euskal Herriko hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten.

O. A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkerraberri Fundazioak euskal espazio komunikatiboari buruzko gogoeta jardunaldia antolatu du astearte honetarako Bilbon. Euskal Herriko hedabideetako hainbat kazetarik eta profesionalek parte hartuko dute jardunaldian, EiTB, Gara, Deia, Noticias Taldea, Diario Vasco, Hekimen edota Tokikomekoek kasu. "Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?" galdera abiapuntu gisa hartuta aztertuko dute gaia.

Fundazioak jakinarazi duenez, gogoetak helburu praktikoak ditu: orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea.

Ezkerraberrik bi elementuren inguruan gogoeta egitea proposatzen du, eztabaida zentratzeko: batetik, eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak, eta, bestetik, hizkuntza irizpidea. Lehenari dagokionez, eraldaketa digitalaren aurrean Hego Euskal Herriko hedabideak nola koka daitezke espazio komunikatiboa erraztearren? Bigarrenaren gainean, berriz, hizkuntzaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, ezberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?

Jardunaldia goizeko bederatzietan hasiko da, Bizkaia Aretoan, eta mahai inguru eta eztabaiden bitartez partekatuko dituzte gogoetak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea albisteak Albisteak