Gizartea -

Sutea

Gizonezko bat zauritu da Gasteizko etxebizitza batean izandako sutean

Gizonak hirugarren solairuko etxebizitza bateko balkoitik patio batera jauzi egin du, garretatik ihesi. Sua itzali dute dagoeneko.

Leihotik salto egin du gizon batek Gasteizen, sugarretatik ihesi

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat zauritu da bart Gasteizko etxebizitza batean piztutako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez.

03:15 aldera piztu da sua, La Paz kaleko etxebizitza batean, eta berehala itzali dute suhiltzaileek. Bizilagunetako bat, baina, zauritu egin da.

Gizonak erretzen ari zen hirugarren solairuko etxebizitzako balkoitik patio batera jauzi egin du, garretatik ihesi, eta zauritu egin da. Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa