Gizartea -

Saria

'Euromillones' zozketak 25,8 milioi utzi ditu Irunen

Irungo Txingudi Merkataritza Parkeko 7. Loteria Administrazioan zigilatutako txartel batek lortu du saria.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irunen zigilatutako 'Euromillones' zozketako txartel baten jabeak 25,8 milioi euro irabazi ditu, lehen kategoriako garaile bakarra izan baita, bost zenbaki eta bi izar asmatuta, astearteko zozketan.

Irungo Txingudi Merkataritza Parkeko 7. Loteria Administrazioan zigilatutako txartel batek lortu du saria. Jabeak 25.880.509 euro eskuratuko ditu.

Horrez gain, Langraiz Okako 1. Loteria Administrazioan zigilatutako beste txartel batek 63.040,64 euro lortu ditu, hirugarren kategoriako irabazleetako bat izan baita.

Honako hauek izan dira astearteko zozketan atera diren zenbakiak: 3, 4, 17, 23 eta 44. Izarrak, berriz, 6 eta 9 izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Irun bideoak Eguneko albisteak