Gizartea -

Zientzia

Indiako ozeanoaren azpian kontinente galdu bat dagoela baieztatu dute

Duela 200 milioi urte desegindako Gondwana antzinako kontinente erraldoiaren zati bat litzateke.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako ozeanoan, Maurizio uhartearen azpian, duela 200 milioi urte desegindako Gondwana antzinako kontinente erraldoiaren zati bat dagoela baieztatu dute zientzialariek.

Atzemandako kontinenteko lurrazal zati hori labak estali zuen gerora. Antzinako kontinente hori Madagaskarko uhartearen inguruko zatitik hautsi zen, eta Afrika, India, Australia eta Antartika bereizi eta Indiako ozeanoa sortu zen orduan.

"Kontinenteen haustura prozesua ikertzen ari gara, Lurraren historia geologikoa ulertzeko", ikerketaren egile nagusietakoa den Wits Unibertsitateko Lewis Ashwal geologoak adierazi duenez. Ikerketa Nature Communications hedabidean argitaratu dute.

Lewis Ashwal, Michael Wiedenbeck Geozientzien Ikerketarako Alemaniako Zentroko kideak eta Trond Torsvik Osloko Unibertsitateko ikertzaileak zirkonio izeneko mineral bat atzeman dute bertan. Ikertzaileen esanetan, mineral hori zaharregia da Maurizio uhartekoa izateko.

Ashwalek iradoki duenez, "kontinente ezezaguneko" tamaina ezberdineko hainbat zati aurkitu dituzte Indiako ozeanoaren azpian barreiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Zientzia albisteak