Gizartea -

Heriotza komisarian

SOS Arrazakeria eta Africa Unida elkarteak, Ndiayeren kasuko epaiketan

Espainiako Poliziak Iruñean duen komisarian hil zen Elhadji Ndiaye. SOS Arrazakeria eta Africa Unida elkarteak herri-akusazio gisa aurkeztuko dira epaiketan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako SOS Arrazakeria eta Africa Unida elkarteak herri-akusazio gisa aurkeztuko dira Elhadji Ndiaye gaztearen heriotzaren prozesu judizialean.

Joan den urriaren 25ean hilda topatu zuten gazte senegaldarra Espainiako Poliziak Iruñean duen komisarian.

"Poliziaren zaintzapean eta bortizkeriaz egindako atxiloketa baten ostean hil zen", azpimarratu dute bi elkarteetako ordezkariek Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean egindako agerraldian.

Gertakaria argitzea eta komisariatan horrelako heriotza gehiagorik ez izateko neurri zehatzak hartzea exijitzen dute, "bi helburu horiengatik erabaki dugu herri-akusazio gisa aurkeztea", erantsi dute.

"Elhadjiren senide eta lagunei gure babesa eta errespetua adierazi nahi diegu, heriotza honek eragindako minaz gain, nola hil zen ez jakiteak eragindako sufrimendua pairatu behar dutelako", esan dute.

Amaitzeko, gizarteari "indarrak biltzeko" deia egin diote, "pertsona guztien giza eskubideen alde borrak egiteko eta pertsona guztien arteko berdintasuna aldarrikatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Arrazismoa albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea