Gizartea -

Drogaren aurkako operazioa

Marihuana plantazio bat desegin dute Arrigorriagako pabiloi batean

Ia mila marihuana landare zituen, eta operazio berean 30 eta 37 bitarteko lau pertsona atxilotu dituzte.

Operazioan desegin duten marihuana plantazioa. Argazkia: Polizia Nazionala
Operazioan desegin duten marihuana plantazioa. Argazkia: Polizia Nazionala
Operazioan desegin duten marihuana plantazioa. Argazkia: Polizia Nazionala

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Arrigorriagako (Bizkaia) pabiloi batean zegoen marihuana plantazio bat desegin du. Ia mila marihuana landare zituen. Operazio berean, 30 eta 37 bitarteko lau pertsona atxilotu dituzte.

Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez, aipatu operazioa esparru itxietan (laborantza hidropikoa) egiten diren marihuana plantazioak desegiteko asmoz egindako ikerketen harira gauzatu da.

Operazio beraren barruan, 30 eta 37 urte bitarteko lau pertsona atxilotu zituzten urtarrilaren 30ean. Guztira, 992 landare konfiskatu dituzte.

Atxilotuek "oso ondo prestatutako" bi solairuko instalakuntza zuten, eta hainbat gela zituen zeregin desberdinetara bideratutakoak: loreontziak lurrez betetzeko, hazitokiak kokatzeko, laborantzarako. Horrez gain, isolatutako instalazio elektrikoa zuten, baita karbonozko filtroak zituen aireztatze sistema bat ere, jarduera mota horrek sortzen duen usain bizia saihesteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Drogak Gizartea albisteak Arrigorriaga albisteak Gaurko azken orduko albistea