Gizartea -

Abisu horia haizeagatik

Abisu horia ezarri dute haizeagatik, gaurko

Haize boladek 100 kilometro orduko abiadura izan dezakete zenbait eremutan, batez ere, kostaldean, orduko 110 kilometrora iritsi arte.

Haize denboralea Euskal Herrian. EFE
Haize denboralea Euskal Herrian. EFE
Ehunka ezbehar eragin ditu haizeteak Euskadin

1:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Metereologia Zuzendaritzak esan duenez, abisu horia mantenduko dute gaur, igandea, haizeagatik, 06:00etatik 21:00etara. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura izan dezakete, batez ere, kostaldean. Han, 110 kilometro orduko haize-boladak ere izan daitezke. Bestalde, arrisku gutxiagoko tokietan, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak 80 kilometro orduko ufadak eragin ditzake, arratsaldean, bereziki.

Larunbatean, ostera, honako abiadura hauek erregistratu dira: 153,4 kilometro orduko Urduñan, 141 kilometro orduko Belauntzan, 140,4 kilometro orduko Kapilduin edo 135  Herreran. Arrisku gutxiagoko tokiei erreparatuz gero, 123 kilometro orduko ufadak izan dira Gasteizen, orduko 121 kilometro Ordizian, 118 kilometro orduko Kanpezun eta 116ra iritsi dira Trebiñun. Agintariek arretaz ibiltzeko eskatu dute, haize-denboraleak Euskadi astinduko baitu ondorengo orduetan.

Haize bolada bortitzek gorabehera ugari eragin dituzte Euskadin larunbat goizaldean, bidera objektu asko erori baitira. Esaterako, Gasteizko SOS Deiak zerbitzuak 82 abisu izan ditu, edukiontziak eta zuhaitzak erori direla eta.

Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, ez da arazorik izan Euskadiko errepide sare nagusian, eta soilik bigarren mailako errepideetan izan da gorabeheraren bat.

Haizeak hainbat zuhaitz bota ditu Nafarroako errepideetan

Zenbait zuhaitz erori dira bart Nafarroako errepideetan haize bolada bortitzen ondorioz, eta foruzainek kendu dituzte.

SOS Navarrak hainbat dei jaso ditu honako leku hauetan zuhaitzak erori direla ohartarazteko: Zizur Nagusia (NA-1110), Allin (NA-132-A), Galar (NA-6001), Ezkabarte (NA-2517), Yerri (NA-7008) eta Zizur Txikia(NA-7015), jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Arabako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak albisteak Eguraldia Donostia Eguneko albisteak