Gizartea -

Mendateetan

Elurrak arazoak sortu ditu Arabako bigarren mailako errepide sarean

Ez dago arazorik Bizkaiko zein Gipuzkoako mendateetatik igaro ahal izateko.

Opakua mendatea. Artxiboko irudia: EiTB
Opakua mendatea. Artxiboko irudia: EiTB
Opakua mendatea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan eroritako elurrak lehendabiziko arazoak eragin ditu Arabako bigarren mailako errepide sarean. Horrela, Ertzaintzaren arratsaldeko 18:00etako datuen arabera, Urduña eta Bernedoko mendateak itxita daude kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat, eta autoek kateak behar dituzte.

Bestalde, Opakuatik igaro nahi duten kamioi eta ibilgailu artikulatuek kateak erabili behar dituzte, eta arretaz gidatu behar dute mendate horretatik dabiltzan autoek.

Horrez gain, Azazeta, Gasteiz, Herrera, Kurtzeta eta Zaldiaranetik dabiltzan gidariak ere arretaz aritu behar dira.

Ez dago arazorik Bizkaiko zein Gipuzkoako mendateetatik igaro ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Eguneko albisteak