Gizartea -

Bizkaia

Bizkaiko larrialdietako 8 anbulantziaren gurpilak zulatu dituzte

Erasoak Bizkaiko hainbat tokitan gertatu dira, eta Segurtasun Sailak gaueko hamaika eta erdietan izan du horien berri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian larrialdi zerbitzuetan aritzen diren Larrialdiak-EULEN RTSUren eta Osakidetzako zortzi anbulantziaren gurpilak zulatu dituzte bart gauean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erasoak Bizkaiko hainbat tokitan gertatu dira, eta Segurtasun Sailak gaueko hamaika eta erdietan izan du erasoen berri.

Aurreko astean, otsailaren 6tik aurrera iragarritako greba mugagabea bertan behera gelditu zela iragarri zuen Bizkaian zerbitzu hori eskaintzen duen Larrialdiak-EULEN RTSUren enpresa batzordeak.

Ohar baten bidez zehaztu zuenez, Bizkaian zerbitzu guztien % 60 egiten dituen enpresako zuzendaritzarekin akordioa lortu zuten, eta, ondorioz, bertan behera utzi zituzten aurretik iragarrita zituzten mobilizazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Albisteak