Gizartea -

Kamiñaldeko lur-jausia

Ondarroak oraindik 8 milioi euro behar dituela ohartarazi du alkateak

Udala, Jaurlaritza eta Diputazioa ostegunean bilduko dira. Luiziak eragindako gastuak hiru erakundeen artean ordaindu behar direla babestuko du Ondarroak alkateak.

Kamiñalden izandako lur-jausiaren artxiboko argazkia. EFE
Kamiñalden izandako lur-jausiaren artxiboko argazkia. EFE
Jaurlaritzak 2 milioiko diru-laguntza onartu du Kamiñaldeko lanetarako

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak pozik hartu du Kamiñaldeko mendi-magala egonkortzeko lanak ordaintzeko Eusko Jaurlaritzak bideratutako bi miloi euroko diru-laguntza. Alabaina, obra guztia ordaintzeko beste zortzi milioi euro behar dituztela gogoratu du.

Udalaren webgunean argitaratutako oharrean, zenbateko horri erakunde guztien artean aurre egitea babestu du alkateak.

Hortaz, garrantzitsutzat jo du Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan lan horien finantzazioa aztertzeko egingo duten bilera.

Guztira, 17 milioi euroko kostua du Kamiñaldeko mendi-magala konpontzeak. Espainiako Gobernuak 2,18 milioi euro eman zituen urtarrilean; Bizkaiko Diputazioak 1,5 milioi euro bideratu zituen; eta Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro eman berri ditu. Horrenbestez, beste zortzi milioi euro falta dira lanak ordaintzeko.

Kamiñaldeko lur-jausia 2016ko martxoan izan zen. 176 familia atera zituzten etxetik. Horietako 92 hilabete batzuk geroago bueltatu ziren, baina oraindik 84 familia etxetik kanpo daude. Martxo bukaeran itzuliko direla espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Ondarroa argazkiak Gaurko azken ordukoa Laguntza publikoak Harri-jausiak Lea-Artibai eskualdea