Gizartea -

Nafarroa

Tuterako eskola bat itxita gaur, legionela atzeman ostean

Atzo arratsaldean hasi ziren zentroko ur instalazioak garbitzen eta desinfektatzen. Torre Moreal eskolan Tuterako merindadeko 56 ikasle daude, 3 eta 21 urte bitartekoak.

Atzo, dutxekin eta igerilekuarekin lotutako jarduerak bertan behera utzi zituzten. Argazkia: Google
Atzo, dutxekin eta igerilekuarekin lotutako jarduerak bertan behera utzi zituzten. Argazkia: Google
Atzo, dutxekin eta igerilekuarekin lotutako jarduerak bertan behera utzi zituzten. Argazkia: Google

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoak legionela neumofila atzeman du ohiko kontrol batean, Tuterako Torre Monreal eskolan. Hori dela eta, gaur, asteazkena, itxita egongo da, eta ur-instalazioak garbitu eta desinfektatu egingo dituzte. Edonola ere, ikasleria zein irakasleria ez daude kutsatuta.

Hala adierazi zuen atzo, asteartea, Foru Gobernuak ohar baten bidez. Azaldu zuenez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kideak atzo arratsaldean hasi ziren Torre Monreal hezkuntza bereziko eskolako ur-instalazioak garbitzen eta desinfektatzen, ohiko kontrol batean legionela neumofila atzeman ostean, zentroko ur-sarean.

Hala, garbiketa lanek asteazkenean ere jarraituko dute, hori dela eta, ez da klaserik egongo.

Halere, irakasleak, zentroko langileak zein ikasleak ez dira legionelaz kutsatu; horregatik, instalazioak garbitu eta desinfektatu ostean, berriz ere zabalduko dute.

Arazoa zentroko ur sarean baino ez dute sumatu, beraz, ostegunean normaltasunez aritzea espero da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak halako kontrolak egin ohi ditu, Legionelaren Kontrolerako Programaren baitan, adinekoen egoitzetan zein bestelako zentroetan.

Zentroko zuzendaritzak, bestalde, igerilekuarekin eta dutxarekin lotutako jarduera guztiak bertan behera utzi zituen, eta ikasle, langile eta irakasleei ura botiletan eman zizkieten, arriskuak murrizteko asmoz.

Gainera, ohar bat bidali zien senideei, atzo, gertatutakoa azalduz.

Torre Moreal eskolan Tuterako merindadeko 56 ikasle daude, 3 eta 21 urte bitartekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Nafarroa gaur Tutera argazkiak Gaixotasunak bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea