Gizartea -

Astebete eta gero

Donostiako kaian hustutako eraikinetako bizilagunak etxera itzuli dira

Joan den asteko ostegunean 27 bizilagun etxetik atera zituzten, Uxotegi eraikinean arrakala handi bat antzeman ostean.

Uxotegi eraikina. Argazkia: EiTB
Uxotegi eraikina. Argazkia: EiTB
Uxotegi eraikina. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean Donostiako portuko bi eraikinetako 27 bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten, Uxotegi izeneko eraikinean arrakala handi bat antzeman eta behera etor zitekeela ondorioztatu ostean. Bizilagun guzti horiek ostegun honetan itzuli ahal izan dira etxera.

Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, Madrildik eta Asturiastik ekarritako bi garabi astelehenetik aritu dira lanean eta gaur kendu ahal izan dute Uxotegiko horma kaltetua.

Arrakalaz ohartu ziren teknikarien arabera, horma hori jendez hustutako beste bi erakinen gainera erortzeko arriskua zegoen. Gainera, astebururako haize denboralea aurreikusita zegoen eta horrek egoeraren larritasuna areagotu zuen.

Hortaz, Udalak bizilagunak etxetik ateratzeko erabakia hartu zuen. Donostiako hoteletan eta senideen etxeetan egon dira egunotan.

Guztira, 25 tona obra-hondakin erretiratu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea