Gizartea -

Trafikoa

Gizon bat larri zauritu da furgoneta batek harrapatuta, Loiun

Ezbeharra BI-737an jazo da, 07:35 aldera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da gaur goizean Loiun (Bizkaia) izandako harrapatze batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:35ean jazo da, BI-737 errepidearen 17. kilometroan, Loiu parean eta Galdakaorako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, furgoneta batek oinezkoa harrapatu du.

Gizona larri zaurituta eraman dute Gururtzetako Ospitalera, iturri horien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea bideoak