Gizartea -

Sutea

Auto bat kiskali eta beste bi kaltetu dira Irungo garaje bateko sutean

Goizaldean piztu da sua, Dario de Regoyos kalean, baina ez da inor zauritu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat kiskali eta beste bi kaltetu dira Irungo komunitate bateko garajean goizaldean izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Sua 01:30 aldera piztu da, Dario de Regoyos kaleko 56. atarian, bi solairuko garaje batean.

Hala ere, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek ez dituzte bizilagunak etxetik atera behar izan.

Bidasoako, Donostiako eta Urola Kostako suhiltzaileak aritu dira lanean, eta goizaldeko hiruretarako itzali dute sua.

Hala ere, suhiltzaileek bertan igaro dute gaua, garajea aireztatzeko lanak egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak bideoak Gizartea bideoak Irun argazkiak Gaurko azken ordukoa