Gizartea -

Ilargiaren ilunantz eklipsea

2017ko lehen ilargi eklipsea, goizaldean

Ostiral gauetik larunbat goizaldera egongo da ikusgai, eta 01:54an harrapatuko du goia.

Ilargi eklipsea, hodei artean. Argazkia: Alberto Zorrilla
Argazkia: Alberto Zorrilla
Ilargi eklipsea, hodei artean. Argazkia: Alberto Zorrilla

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko lehen eklipsea ilargiaren ilunantza izango da, eta ostiraletik larunbatera doan goizaldean ikusiko dugu. Fenomeno astronomikoa jarraitzeko baldintzak oso onak badira ere, eklipse mota hau ez da oso deigarria, atzemateko zaila baita.

Espainiako Behatoki Astronomikoak emandako datuen arabera, ilargi eklipsea 23:34an abiatu eta 03:53an bukatuko da, goia 01:45ean harrapatuta.

Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatzen denean gertatzen da ilargi eklipsea, eta ilbetean bakarrik gerta daiteke, garai horretan kokatzen baita Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean. Hori horrela, penunbrako eklipsea ez da ilargi eklipse osoa edo partziala bezain ikusgarria. Eklipse osoan ilargia erabat estali egiten da, eta partzialean, kolore gorrixka hartzen du.

Hala, ilargiaren iluntze txikia ikusiko dugu. Ilargia Leo eta Cancer konstelazioen artean egongo da, Regulo izarra distiratsuaren ekialdean.

2017ko hurrengo eklipsea abuztuaren 21ean izango da. Eguzki eklipse partziala izango da, baina kasu honetan ere, atzemateko zaila izango da, iluntzearekin bat egingo duelako, Euskal Herrian bederen. AEBn, berriz, ikusgarria izango da, eguzki eklipse osoa baitago iragarrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Zientzia Ilargi eklipseak gaur