Gizartea -

Gertaera Nafarroan

Sute batek kalte larriak eragin ditu Erratzuko baserri batean

Hiru pertsona atera dituzte etxetik, baina ez da inor zauritu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalte material larriak eragin ditu Erratzuko Oiara baserrian, baina ez da inor zauritu.

Foruzaingoak aditzera eman duenez, SOS-Navarrak abisua jaso zuen 23:10ean, eta Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileak joan ziren sutearen tokira, baita zenbait foruzain ere.

Hiru pertsona baserritik atera zituzten, baina ez zen inor zauritu. Polizia-iturrien arabera, suteak kalte material “larriak” eragin ditu, etxeko hainbat gela eta teilatua kiskali baititu.

Elizondoko foruzainak gertatutakoa ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak