Gizartea -

gasteizen

Zauritu bat Alaves eta Bartzelonako zaleen artean izandako istiluetan

Gasteizko Santiagoko ospitalera eraman dute zauritua. Poliziak ez du momentuz inor atxilotu.

Istiluak Gasteizen, Alaveseko eta Bartzelonako jarraitzaileen artean

1:02

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da Gasteizen eta beste bat atxilotu dute, gaur arratsalde partean, Alaves eta Bartzelonako zaleen artean izandako istiluen ondorioz. Talde biek Mendizorrotzan jokatu duten partida baino lehenago jazo dira gertakariak.

Aipatu liskarrean, Bartzelonako jarraitzaile batek zauriak jasan ditu eta Santiago ospitalera eraman dute.

Segurtasun sailak jakitera eman duenaren arabera, borroka 14:30ean gertatu da Nieves Cano eta Domingo Martinez kaleek bat egiten duten gunean dagoen taberna batean.

Itxura denez, Bartzelonako hainbat zale zeuden bertan eta burua estalita zuten talde batek eraso egin die. Ertzaintza bertaratu egin da, eta 19 urteko gazte bat atxilotu du lesioen eta errieta kalapitatsuaren ustezko delituengatik. Horrez gain, zenbait pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak.

Bi taldeek gaitzespen oharrak plazaratu dituzte

Alavesek "erabat" gaitzetsi ditu Alaveseko "ustezko zaleen" eta Bartzelonako jarraitzaileen artean Gasteizko unibertsitate gunean izandako gertaera "bortitzak".

Klubak ohar bat plazaratu du partida bukatu ostean, eta bertan adierazi duenez, istiluetan nahasita egon direnak Alaveseko abonatuak direla konfirmatuz gero, pertsona horien gainean hartu beharreko neurriak aztertuko ditu.

Oharraren bukaeran gaineratzen denaren arabera, talde babazorroak "kirolaren balioak" sustatzen jarraituko du, "azken urteetan egin duen legez".

Bartzelonak ere bere oharra atera du: "Bartzelonak deitoratu eta gaitzetsi egiten ditu gaur Gasteizen izandako liskarrak. Klubak beste behin ere irmo errefusatzen du edozein portaera bortitz, eta konfiantza dauka eskudunak diren agintariek ahal den arinen gertaera horien jatorria eta egiletza argituko dituztela".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola argazkiak Bartzelona Alaves berriak Gasteiz Eguneko albisteak