Gizartea -

Jazoera

Familia bereko hiru senide hilda aurkitu dituzte Pontevedran

A Estradan, emakumezko bat itota aurkitu dute, eta horren senarra eta ama, berriz, tirokatuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakumezkoren eta gizonezko baten hilotzak aurkitu dituzte igande honetan euren etxebizitzan Callobre parrokian, A Estrada udalerrian (Pontevedra). Familia bereko kideak dira guztiak.

Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, emakumezko bat itota aurkitu dute; horren senarra eta ama, berriz, tirokatuta.

Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, eta Guardia Zibilak bere gain hartu du horren ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa