Gizartea -

Iruñean

Gidari adingabe batek baimendutako alkohol tasa laukoiztu du Iruñean

17 urteko gidaria asteburuan geldiarazi dute Iruñeko Alde Zaharrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak auto bat gidatzen ari zen emakume adingabe bat geldiarazi zuen asteburuan Iruñean. Gidabaimenik ez izateaz gain, gidari berriei baimendutako alkohol tasa laukoiztu zuen.

Udaltzaingoak larunbat goizaldeko hirurak eta berrogei minutuan geldiarazi zuen autoa Iruñeko Alde Zaharrean. Antza denez, adingabea urduri zegoela ohartu ziren udaltzainak, eta horren erakusle da udaltzainak gerturatzerakoan gidaria autoa gelditu izana.

Adingabea beste pertsona bat zela sinetsarazten saiatu zen udaltzainei, baina udaltzainek dokumentazioa erakusteko eskatu zioten behin eta berriro.

Azkenean neskatoak 17 urte zituela eta, beraz, gidabaimenik ez zuela egiaztatu zuten. Gainera, mozkortuta zegoelakoan alkoholemia proba egin zioten, eta gidari berri bati baimendutako tasa laukoiztu egin zuen.

Udaltzaingoak adierazi duenez, berarekin batera autoan zihoan 18 urtetik gorako gizonezkoarena zen ibilgailua, eta horrek ere baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Auzia epailearen esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñeko argazkiak Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak