Gizartea -

Usansolo auzoan

Galdakaon itxita dagoen zerrategi bateko hiru pabilioiak erre dira

17:10ean piztu da sutea eta nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute, prebentzio moduan.

Sutea Galdakaon. Argazkia: EiTB
Sutea Galdakaon. Argazkia: EiTB
Sute handia izan da Galdakaon itxita dagoen zerrategi batean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usansolo auzoan (Galdakao) itxita dagoen egur biltegi batean sua piztu da astearte honetan. Zerrategi horretako hiru pabilioiak erre dira, eta suhiltzaileek lanean jarraitzen dute bertan, txingarrak amatatzeko eta prebentzio moduan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea astearteko 17:10ean piztu da. Halaber, itxita dagoen enpresa horretan piztu den sutearen nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.

Sugarrek Usansolo auzoan dagoen egur biltegi horretako hiru pabilioiak kiskali dute. Arrazoi horregatik, Basauriko, Iurretako, Derioko eta Uriosteko suhiltzaileek ere esku hartu behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Zer gertatu da Bizkaian? Suteak gaur Gizartea bideoak Albisteak