Gizartea -

Istripua Usurbilen

Epaileak aske utzi du Usurbileko istripuagatik atxilotutako gaztea

AP-8an kontrako noranzkoan joanda, istripua eragin zuen eta bi pertsona hil ziren. Pasaportea kendu diote eta aldizka epaitegian aurkeztu beharko du.

Atxilotutako gazteak gidatzen zuen autoa. Argazkia: EFE
Atxilotutako gazteak gidatzen zuen autoa. Argazkia: EFE
Atxilotutako gazteak gidatzen zuen autoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean Usurbilen izandako istripuagatik atxilotutako gaztea aske geratu da, epailearen aurrean deklaratu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

AP-8 autobidean, kontrako noranzkoan gidatu zuen autoarekin, furgoneta batekin talka egin zuen arte. Autoan sei pertsona zihoazen eta horietako bi hil egin ziren. Beste zortzi lagun zauritu egin ziren.

Ertzaintzak ospitalean atxilotu zuen 28 urteko gidaria eta goizean deklaratu du epailearen aurrean. Aske geratu da, baina pasaportea kendu diote eta epaitegian aurkeztu beharko du hilean bi aldiz.

Istripuan 23 urteko mutil bilbotar bat eta emakume brasildar bat hil ziren. Gaur arte ezin izan dute emakumearen nortasuna egiaztatu eta Ertzaintza Brasilgo agintarien baieztapenaren zain dago.

Ikertzaileak ezbeharraren tokian izan ziren atzo, istripua nola gertatu zen eta autoa kontrako noranzkoan zergatik zihoan argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea Usurbil bideoak