Gizartea -

Autobus geltokia

Termibusen behin-behineko geltokiak Bizkaibuseko 12 linea hartuko ditu

Beste hiru lineak Basurtuko Kaputxinoen kalean geratuko dira. Bizkaibusek zazpi nasa izango ditu behin-behineko geltokian.

Termibus (Bilbo). Argazkia: EiTB
Termibus (Bilbo). Argazkia: EiTB
Termibus (Bilbo). Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Termibusen behin-behineko geltoki berriak Bizkaibuseko hamabost lineetatik hamabi hartuko ditu. Beste hirurak handik gertu geratuko dira, Basurtuko Kaputxinoen kalean.

Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, proba batzuk egin dituzte sartzeko eta irteteko maniobrak egitean oztoporik dagoen aztertzeko, eta asteartean amaitutzat eman dituzte behin-behineko geltoki berriaren lanak.

Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuaren hitzetan, “bertatik bertara egiaztatu nahi izan dugu zerbitzuak ez duela inolako gorabeherarik ekarriko. Ohiko lana dugu edozein aldaketa onartu aurretik”.

Bizkaibusek zazpi nasa izango ditu behin-behineko geltokian (gaur egun hamaika ditu), eta Bizkaibusen hamabi lineak erabiliko dituzte nasa horiek.

Termibusen behin-behineko geltokiak linea hauek hartuko ditu: A3247 (Bilbo - Aireportua), A0651 (Bilbo - Balmaseda), A3341 (Bilbo - Sodupe - Arespalditza), A3342 (Bilbo - Sodupe - Artziniega), A3343 (Bilbo - Sodupe - Gordexola), A3512 (Bilbo - Lekeitio), A3915 (Bilbo - Durango - Ondarroa), A3916 (Bilbo - Ermua - Ondarroa), A3923 (Bilbo - Durango - Elorrio), A3926 (Bilbo - Ermua - Eibar), A3927 (Bilbo - Lemoa - Zeanuri) eta A3933 (Bilbo - Durango).

Basurtuko Kaputxinoen kaleko geralekuak, berriz, beste hauek: A3513 (Bilbo - Galdakaoko ospitalea - Gernika-Lumo - Ea), A3523 (Bilbo - Galdakaoko ospitalea - Gernika-Lumo - Aulesti - Lekeitio) eta A3930 (Bilbo - Galdakao).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Bizkaibus albisteak Eguneko albisteak Bizkaibusen lineak Bilboko Intermodala