Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Eusko Jaurlaritzak irakasteko modua aldatzea proposatu du

Gizartea

PISA txostenaren ostean

Eusko Jaurlaritzak irakasteko modua aldatzea proposatu du

Agentziak | Erredakzioa

2017/02/15

Hezkuntza Sailak hiru jarduera-ildo ditu: irakasle-ikasketentzako sarbide-proba bat ezartzea aztertzea, irakurketa-ulermenean hobetzea eta irakasleen etengabeko formakuntza bultzatzea.

1:19
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak irakasle-ikasketentzako sarbide-proba bat ezartzea eta geletan irakasteko modua aldatzea proposatu du, “akademizismoa” albo batera utziz “ikaskuntza aktiboa” besarkatzeko, irakasleek “oraindik barneratu egin” behar duten zerbait, alegia.

Uriartek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Pisa 2015eko txostenaren emaitzen berri emateko. Azterketak Euskadi Europako batez bestekoaren azpitik jarri zuen matematikan, zientzian eta irakurkemenean, eta azken bi gaietan Espainiako batez bestekoa ez zuen lortu, ezta Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearena ere.

Sailburuak azaldu duenez, hiru jarduera-ildo ditu: geletako eredua aldatzea, ikaskuntza aktiboagoa lortzeko, irakurketa-ulermenean hobetzea eta irakasleen etengabeko formakuntza bultzatzea.

Uriarteren hitzetan, curriculum berriek “gaitasunengatik egindako ikuspegia” dakarte, baina irakasletzak horrek dakarren aldaketa oraindik barneratu egin behar duela nabarmendu du, “akademizismotik eta azalpenezko metodologiatik ikasleriaren ikasketa aktibora pasatzea dakarrelako, modu horretan, ikasleak lehen mailako irakaskuntzatik galderak egitea bultzatzeko eta pentsamendu logikoa garatzeko.

“Paradigma berriaren aurrean irakaskuntza klasikoan esperientzia handia” duten irakasleek “defizitak” dituztela esan du Uriartek, eta irtenbidea emateko formakuntza gehiago behar dela nabarmendu du, “bai hasierakoa, baita etengabekoa ere”, honela “profila egokitzeko”.

Sarbide-proba eta irakurketa plana

Halaber, euskal unibertsitateekin batera, irakasle-ikasketentzako sarbide-proba bat martxan jartzea aztertzen ari da, “trebakuntza propioa hasieratik ondo bideratuta egon dadin”.

Uriartek irakasleriaren egonkortasun handiago baten eta “lanbidea aintzatestearen” alde egin du, motibazio metodo modura.

Ikasleen irakurmen gaitasunari dagokionez, Hezkuntza Sailak datorren kurtsoan (2017-2018) irakurketa plan bat egingo du hezkuntza-zentro bakoitzean, eta Euskadiko elebitasuna eta proiektu hirueleduna kontuan hartu beharko ditu.

Edonola ere, egonkortasuna baliotsua dela azpimarratu du, eta hezkuntza “ontzi handi bat da, eta ezin dira berehalako aldaketak eskatu”, ezta “aldaketa zakarrik egin ere”, gaineratu du.

Proposatutako hobekuntzek ez dute Pisarako “probak egitea” bilatzen, “konpetentziak bultzatzea” baizik. Ikasleek “interpretatzen eta hausnartzen” ikastea ere helburu dutela azpimarratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena