Gizartea -

Polizia operazioa

22 pertsona atxilotu dituzte haur pornografia banatzea egotzita

Poliziaren arabera, atxilotuetako batek sexu abusuak egin dizkie bi semeei. Beste 10 lagun ikertzen ari dira, horietako bi Bizkaian eta Nafarroan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 22 pertsona atxilotu eta beste 10 ikerketapean jarri ditu, horietako bi Bizkaian eta Nafarroan, haur pornografia (argazkiak eta bideoak) ekoiztu eta Twitter sare sozialaren bidez banatzea leporatuta.

Guztira, lau pertsona atxilotu dituzte Madrilen eta Alicanten, bi Huelvan, Bartzelonan, Murtzian eta Badajozen, eta pertsona bana Pontevedran, Guadalajaran, Granadan, Valentzian, Albaceten eta Ciudad Realen.

Atxilotuetako batek sexu abusuak egin omen dizkie 8 eta 13 urteko semeei, eta, dirudienez, taldean sexu harremanak izatera behartu nahi zituen.

Gainera, Polizia beste 10 pertsona ikertzen ari da: bi Zaragozan eta Sevillan eta bat Bizkaian, Madrilen, Bartzelonan, Nafarroan, Granadan eta Leonen.

Poliziak kazetarien aurrean azaldu duenez, 30 miaketa inguru egin dituzte 17 probintziatan eta haur pornografiako milaka bideo eta argazki atzeman dituzte. Ikertzaileek akusatuen gaztetasuna nabarmendu dute; izan ere, batez besteko adina 28 urtekoa da, horietako bost adingabeak dira eta bat 14 urtetik beherakoa da.

Twitter bidez atzeman omen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea albisteak