Gizartea -

garraio publikoa

Renfek 39.000 leku gehiago eskainiko ditu Tolosako inauterietarako

Igandea (otsailak 26) eta asteartea (otsailak 28) bitartean, tren-konpainiak 127.000 eserleku eskainiko ditu guztira.

Tolosako inauteriak. Argazkia: EiTB
Tolosako inauteriak. Argazkia: EiTB
Tolosako inauteriak. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek Donostia inguruko aldiriko trenen zerbitzua sendotzeko plan berezia prestatu du Tolosako inauterietara joan nahi duten bidaiarientzat. Igandea (otsailak 26) eta asteartea (otsailak 28) bitartean, tren-konpainiak 127.000 eserleku eskainiko ditu guztira, normalean baino 39.000 plaza gehiago.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, aldiriko trenen zerbitzua indartu egingo dute, eta maizago; horrenbestez, igandean 36 tren berezi egongo dira. Horrela, igandetik astelehenera eta astelehenetik asteartera doazen gauetan ibiliko dira tren horiek. Astearte goizean bukatuko da zerbitzua indartzeko tren berezien jarduna.

Aipatu hiru egun horietan, Tolosan irteera eta helmuga duten 250 aldiriko tren ibiliko dira, horietako 68 egun horietarako beren-beregi jarritakoak. Gaueko tren berezi guztiak Tolosako geltokitik aterako dira, baina ez dira Tolosa erdiguneko geralekuan geldituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Tolosako berriak Inauteriak Euskadin 2024 Gizartea Albisteak Renfe