Gizartea -

Euskal Autonomia Erkidegoan

Hezkuntzan grebara deitu dute ELA, LAB eta STEILASek martxoaren 22rako

Sindikatuon ustez, "onartezina" da Uriartek irakasleak egitea PISA txostenaren emaitza kaskarren erantzule.

Sindikatuetako ordezkariak gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: @LABsindikatua
Sindikatuetako ordezkariak gaurko agerraldian. Argazkia: @LABsindikatua
Sindikatuetako ordezkariak gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: @LABsindikatua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek ?gehiengo sindikala EAEn? grebara deitu dute martxoaren 22rako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Publikoan. Mobilizazio horren bidez, hezkuntzako beharginen lan baldintzak hobetzea eta euskal hezkuntza sistema berri baten eraikitzea aldarrikatu nahi dute.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak PISA txostenaren emaitzak aztertzeko egindako agerraldiaren biharamunean agertu dira hiru sindikatuotako ordezkariak komunikabideen aurrera. Besteak beste, irakasle-ikasketak egiteko sarbide-proba bat ezartzea aztertzen ari direla esan zuen atzo Uriartek. Haserre, Hezkuntza arduradunaren jarrera gogor kritikatu dute.

Donostian eskainitako prentsaurrekoan, Xabier Irastorza ELAko arduradunak nabarmendu duenez, "onartezina" da Uriartek irakasleak egitea PISA txostenaren emaitza txarren erantzule. Sindikatuok Hezkuntzan "egindako murrizketekin" lotu dituzte PISA txostenaren emaitza txarrak, eta hori kontuan ez hartzeagatik kargu hartu diote sailburuari: "Egin diren murrizketak, behin-behinekotasuna, ratioak... horri ez erreparatzea, existituko ez balitz bezala jokatzea eta irakasleriaren kontra jotzea guretzat oso larria da".

Horregatik, bide horretatik ?pausorik ez? ematea eskatu dio Uriarteri, ?irakasleak desorientatzen edota tiroa desbideratzen saiatzea zentzugabekeria delako?. Halaber, martxoaren 22rako EAEko irakaskuntza-zentroetan greba egingo dutela iragarri du. Nafarroan, mobilizazioak negoziatzen ari dira sindikatuak, Irastorzak azaldu duenez.

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek, besteak beste, neurri hauek eskatu dituzte: euskal hezkuntza publikoko langileen kopurua handitzea, ?gutxienez 2.000 pertsona gehiago EAEn eta 900 gehiago Nafarroan?, eta batez besteko behin-behinekotasuna ?ia % 40tik % 6ra? jaistea. Halaber, gelako ikasleen kopurua ?% 10 jaitsi?, ordezkoak ?lehen egunetik? jarri eta bajak ?bere osotasunean ordaindu? behar direla nabarmen dute.

?Guztion erantzukizuna? da datuak hobetzea, Uriarteren ustez

Bestalde, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak irakasle-ikasketak egiteko sarbide-proba bat jartzeko egin duen proposamenak bertara sartzen diren ikasleek prestakuntzan ?arrakasta? izatea du helburu; munduko ?beste zenbait lekutan? egiten da, gaineratu du.

Ikerbasquen 2016ko jarduera-balantzearen berri emateko izan den prentsaurrekoan, Uriarteri proposamen horri buruz galdetu diotenean, irakasleek ?etengabeko prestakuntza? eskatzen dutela esan du, ?metodologiak eta prozesuak aldatzen joan ohi direlako?. ?Bakoitzari sortu dakizkiokeen beharrei erantzuteko prestakuntza egokia, Administrazioak baimendutakoa?, eskatzen dutela adierazi du.

Sailburuaren hizetan, ?guztion? erantzukizuna da euskal ikasleen emaitzak hobetzeko lan egitea, ez irakasleena soilik. ?Hezkuntzaren munduan eragiten duten guztian gutako bakoitzak egin behar dun lan, erantzukizuna guztiona delako?, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak LAB albisteak Grebak gaur EAE albisteak Gizartea albisteak Ekonomia Hezkuntzako albisteak 2024