Gizartea -

Gasteizen

Gizon batek beste bat mehatxatu du, pixa egitean begira egoteagatik

Biktima hura lasaitzen ahalegindu zen, baina kolpeka hasi eta koska egin zion. Gainera, autoaren atzerako ispilua apurtu zion.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen,  kale erdian txiza egiten zuen bitartean begira geratu zitzaion beste gizon bati mehatxu egitea leporatuta.

14:00etan jazo zen gertaera, Salburua auzoko kale batean. Gasteizko Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, pixa egiten zuen bitartean autoa aparkatzen zebilen beste gizon bat begira geratu zitzaion.

Une horretan, autoaren barruan zegoen gizona iraindu zuen eta mehatxu egin zion. Halaber, berarengana hurbildu zen eta atzerako ispilua apurtu zion. Gainera, autoaren karrozeria marratu zuen. Biktima hura lasaitzen ahalegindu zen, baina kolpeka hasi eta koska egin zion.

Gauzak horrela, Gasteizko Udaltzaingoak 32 urteko gizona atxilotu zuen, lesio-delitua eta autoan kalteak egitea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Gizartea Gasteiz berriak Albisteak Gasteizko Eraztun Berdea