Gizartea -

Sanferminetako bortxaketa

4.000 euroko isuna Sadarren 'Gordo'ren aldeko pankarta jartzeagatik

Indarkeriaren Aurkako Batzordearen ustez, “argi dago” sanferminetako sexu-erasoan ustez parte hartzeagatik behin-behineko espetxealdian dagoen zalea “babestu” nahi zutela hori jarrita.

Osasuna-Sevilla partidan zabaldutako pankarta. EiTB
Osasuna-Sevilla partidan zabaldutako pankarta. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeriaren Arkako Batzordeak 4.000 euroko isuna ezartzea proposatu du urtarrilaren 22an, Sadarren, Osasuna-Sevilla partidan, “Gordo” hitza zuen pankarta jartzeagatik.

Batzordearen ustez, “argi dago” 2016ko Iruñeko sanferminetako sexu-erasoan ustez parte hartzeagatik behin-behineko espetxealdian dagoen zalea “babestu” nahi zutela hori jarrita.

Halaber, isunak hamaika hilabetez kirol-esparruetan sartzeko debekua dakar, Kirol Kontseilu Gorenak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Iruñeko argazkiak Tratu txarrak Espainian Sanferminak 2024 Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Sadar albisteak