Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Gasteizen atxilotutako ustezko jihadista kartzelara bidali du epaileak

Jihadista baten Espainiako alarguna ere kartzelan sartzea agindu du epaileak. Asteazkenean atxilotu zuten Alacanten.

Asteazkenean izan zen atxiloketa, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Asteazkenean izan zen atxiloketa, Gasteizen. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen asteazkenean atxilotutako ustezko jihadista kartzelara bidali du Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak. Atxilotuak 41 urte ditu eta morokoarra da, Sirian Al Nusrarentzsako borrokatu zuen eta gazteak doktrinatzen zituen, gero Espainiara itzuli zen.

Jihadista baten Espainiako alarguna ere kartzelan sartzea agindu du epaileak. Asteazken honetan atxilotu zuten Alacanten, Daesh talde terroristaren parte izatea leporatuta, Sirian haren filetan sartzen saiatzeagatik haren lau seme-alabekin (adingabeak dira) batera.

36 urteko emakumeari dagokionez, epaileak fiskalaren argumentuak kontuan izan ditu, ?erradikalizazio oso aktiboko bektore batekoa? dela uste izanda, ?espainiar bihurtua, eta jihadista ?martir? baten alarguna izanda, Estatu Islamikora jarraitzaileak erakartzeko pertsona delako?.

Barne Ministerioaren esanetan, Gasteizen atxilotutako ustezko jihadista "giltzarri" izan da Estatu Islamikorako kideak "doktrinatu, erakarri eta errekrutatzeko egituran". Antza, bildutako gazteak "Siria eta Irakeko gatazketara bidaltzea zuen helburu".

Ikerlarien ustez, Al Nusra taldearen baitan trebatu zen militarki, baina Estatu Islamikoarekin bat egin zuen gerora. Siriatik Gasteizera etorri omen zen, eta "gazteak, bereziki marokoarrak, biltzeko lanetan" aritzen zen Tolosaldean.

Ministerioaren iritzian, "moldagarrienak" aukeratzen omen zituen, eta "harreman estua eta egunerokoa zuen" haiekin. Gazte horiengan zuen "eragina" handia omen zen, eta, horren lekuko, marokoar bat Siriara joateko konbentzitu zuen, familia atzean utzita. 2013an joan omen ziren biak, eta Al Nusra taldearekin bat egin omen zuten. Beste gaztea bertan hil zen, Ministerioak zabaldutako oharraren arabera.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jihadismoa albisteak Gasteiz Albisteak