Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat hil da Oiartzunen izandako sute batean

Kimatutako arbola batzuen arrastoak erretzerakoan, suak indarra hartu du eta bertan hil da 60 urteko gizonezkoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko gizonezko bat hil da Oiartzungo landa-gune batean izandako sutean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:40 inguruan jazo da, Arbelaitzera bidean, gizonezkoa kimatutako arbola batzuen arrastoak erretzen ari zela. Suak indarra hartu, zabaldu egin da eta bertan hil da gizonezkoa.

Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute sua, baina ordu eta erdi geroago oraindik guztiz itzali gabe dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea albisteak Oiartzun bideoak Eguneko albisteak