Gizartea -

Lan-istripua

Langile batek erredura arinak jasan ditu Petronorren

Langileak erredurak pairatu ditu esku batean, mantentze-lanetan zebilela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronor petrolio-findegian, Muskizen, lanean zebilen langile batek erredura arinak jasan ditu larunbat honetan, mantentze-lanak egiten zebilela, SOS Deiak jakitera eman duenez. Langileak erredurak izan ditu esku batean, hori dela eta, ospitalera eraman dute anbulantziaz.

Petronorrek argitu duenez, lan-istripua izan da, baina ez da surik izan, ezta ekoizpen-ezbeharrik ere. Azken asteetan fuel-olio unitateetan egindako etenaldiari amaiera emateko lanetan ari zirela jazo da lan-istripua.

Joan den astean, langile bat hil zen Petronorren, arrazoi naturalak tarteko, 20:30 inguruan, gaueko txandan lanean hastear zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Petronor argazkiak Muskiz Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Petrolioa albisteak