Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat eta haren umetxoa arin zauritu dira Iruñeko sute batean

06:00ak aldera piztu da sutea, Milagrosa auzoko etxebizitza batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat eta haren umetxoa arin zauritu dira gaur goizean Iruñean, etxeak su hartu ostean, Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

06:00ak aldera piztu da sutea, Milagrosa auzoko etxebizitza batean. Suhiltzaileek berehala itzali dituzte sugarrak, eta ez dituzte gainerako bizilagunak etxetik atera behar izan. Ez dakite sutea zerk eragin duen.

Horrez gain, Hiritarren Segurtasunerako agenteek bi pertsona atxilotu dituzte: lesio delituak leporatuta, bata, eta atxilotzeko agindua zuelako, bestea.

Bestalde, Bide Segurtasunerako agenteek 11 trafiko-istripu artatu behar izan dituzte. Hiru pertsona zauritu dira. Ezbeharrak Artica, Enamorados eta Vergel kaleetan gertatu dira. Vergel kaleko istripuan, 60 urteko gizon bat harrapatu du auto batek, bidea behar ez zen tokitik gurutzatzen ari zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Suteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea