Gizartea -

Indarkeria matxista

Adingabe bati egindako bortxaketa salatuko dute Tolosan

Udalak, emakume taldeek eta konpartsek deituta, 19:00etan izango da elkarretaratzea, Plaza zaharrean.

Elkarretaratzea Tolosako Plaza zaharrean egingo dute. Argazkia: Tolosako Udala
Tolosako plaza zaharra. Argazkia: Tolosako Udala
Elkarretaratzea Tolosako Plaza zaharrean egingo dute. Argazkia: Tolosako Udala

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan adingabe batek salatutako bortxaketaren kontrako oihua ozen entzungo da gaur Tolosan. Udalak, emakume taldeek eta inauterietako konpartsek deituta, elkarretaratzea izango da gaur Gipuzkoako herrian. Larunbatean jazo zen bortxaketa, gazteak salatu duenez.

Mobilizazioa 19:00etan izango da Tolosako Plaza zaharrean.

Udalak oharra kaleratu zuen atzo indarkeria matxista kasu hau "irmoki" salatzeko. Era berean, "erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna eta babesa" agertu zion, eta "Udalak indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak" eskaini zizkion biktimari.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa gaur Gizartea albisteak