Gizartea -

Bizkaia

Ibaizabal ibaiari darion kiratsa ikertzen ari dira

Ingurumen Saileko eta URA agentziako teknikariak usain horren jatorria zein den argitu nahian ari dira, baina 'ez dirudi kaltegarria denik'.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

URA Uraren Euskal Agentziako eta Ingurumen Saileko teknikariak Ibaizabal ibaiari hainbat tokitan darion usaina ikertzen ari dira goizean goizetik, Ingurumen Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

SOS Deiak Larrialdi Zerbitzuan hainbat dei jaso dituzte Basauritik, Algortatik eta baita Durangaldetik ere, ibaiari ustel usaina zeriola esanez.

URA agentziako eta Ingurumen Saileko teknikariak usainaren jatorria zein den argitu nahian ari dira, eta, horretarako, inguruko enpresekin harremanetan jarri dira.

Ingurumen Saileko iturrien esanetan, airearen kalitatea aztertzeari ekin diote, eta horren usainaren jatorria argitzeko kromotografo bat eraman dute. Hala ere, lehen proben arabera,  "ez dirudi kaltegarria denik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Itsasadarra Bilbao Bilboko azken albisteak Basauriko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Durango argazkiak Eguneko albisteak Euskadiko kutsadura gaur