Gizartea -

Indarkeria matxista

Igorren eraso sexistak izan direla salatu du Mugimendu Feministak

Joan den larunbatean hiru emakumezkok jazarpenak pairatu zituzten Igorreko taberna ezberdinetan.

Elkarretaratzea Igorreko sexu erasoak gaitzesteko. Argazkia: eitb.eus
Elkarretaratzea Igorreko sexu erasoak gaitzesteko. Argazkia: eitb.eus
Elkarretaratzea Igorreko sexu erasoak gaitzesteko. Argazkia: eitb.eus

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean zenbait emakumezkoren kontrako eraso sexistak izan ziren Igorreko taberna ezberdinetan, Mugimendu Feministak salatu duenez.

Ohar baten bidez, Igorreko Udalak gertakariak gogor gaitzetsi ditu eta hiru biktimei elkartasuna helarazi die.

Arratsaldean, dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute, "Erasorik ez, erantzunik gabe" lelopean, erasoak gaitzesteko. Noka talde feministak deitu du, eta Udalak ere bat egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea bideoak Albisteak Igorre