Gizartea -

Tripadvisor

Donostiako Kontxak Europako hondartza onenaren saria jaso du

Gainera, munduko hondartzen artean seigarrena da, eta Espainiako Estatuko lehena. Travellers' Choice sariak munduko 25 onenen zerrenda egiten du, baita eskualdeka ere.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Kontxako hondartzak Travellers' Choice Europako hondartzarik onenaren saria jaso du, TripAdvisorrek bidaien inguruko webguneak antolatzen duen lehiaketan.

TripAdvisorrek hedabideei igorritako ohar baten bidez emandako azalpenen arabera, Kontxakoa munduko hondartzen artean seigarrena da, eta Espainiako Estatuko lehena.

Aurten, 343 hondartza saritu  dituzte (munduko 25 onenen zerrenda, barne) eta Afrika, Asia, Australia, Karibe, Erdialdeko Amerika, Europa, Hego Amerika, Hego Pazifikoa, Erresuma Batua eta AEB bereizi dituzte, horietako bakoitzaren zerrenda bat eginez, oharrean jaso dutenez.

Irabazleak aukeratzeko, bidaiariek azken 12 hilabeteotan egindako iruzkin kopurua eta horien kalitatea izan dituzte kontuan TripAdvisorren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Albisteak Gipuzkoa Euskadi bideoak Euskal herriko hondartzak Gizartea bideoak Eguneko albisteak