Gizartea -

Trafikoa

Bost ibilgailuk talka egin dute N-634 errepidean, Etxebarrin

Pertsona bat arin zauritu da. Autzaganan, N-635 errepidean, furgoneta bat bidetik atera da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost ibilgailuk talka egin dute N-634 errepidean, Etxebarrin (Bizkaia), Galdakaorako bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:50 aldera jazo da, Etxebarrin. Argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, Galdakaorantz zihoazen bost ibilgailuk istripua izan dute.

Gidarietako bat arin zauritu da, eta bertan artatu dute.

Errei bat itxi dute, eta pilaketak sortu dira.

Furgoneta bat bidetik atera da Muxikan

Bestalde, furgoneta bat bidetik atera da BI-635 errepidean, Autzaganan (Muxika).

Istripua 07:45ean jazo da, eta anbulantzia bat bertaratu da gidaria artatzera, zaurituta baitzegoen.

Errei bat itxi dute, Gernikarako bidean, eta ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Gaurko azken ordukoa Etxebarri albisteak N-634 albisteak