Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat kalean erditu da, Zornotzan

Erditzean ez da arazorik izan, kalean izan bada ere. Ama eta haurtxoa Basurtuko Ospitalera eraman dituzte. Biak ondo daude.

Zornotzako udaletxea. Argazkia: Imanol Aragon
Zornotzako udaletxea. Argazkia: Imanol Aragon
Zornotzako udaletxea. Argazkia: Imanol Aragon

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat Zornotzako kale batean erditu da ume batez, kaletik zihoala bat-batean erditzen hasita.

Ertzaintzak azaldu duenez, gertakaria gauerdian jazo da, Zornotzako Jauregizar auzoan.

Erditzen hasi dela ohartuta, emakumeak anbulantzia bati deitu dio eta osasun zerbitzuko langileek bertan artatu dute.

Erditzea normaltasunez gauzatu da, kalean izan bada ere. Ama eta jaioberria Basurtuko Ospitalera eraman dituzte anbulantzian. Biak ongi daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea