Gizartea -

Gertaera

Hiru lagun artatu dituzte Gasteizen, sute batean kea arnasteagatik

14:30 aldera piztu da sutea, Gasteizko Independentzia kalean dagoen etxebizitza batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona artatu dituzte arratsaldean Gasteizen, etxebizitza batean piztu den sute batean kea arnasteagatik.

14:30 aldera piztu da sutea, Gasteizko Independentzia kalean dagoen etxebizitza batean.

Suak ez du kalte handirik eragin, baina etxebizitza horretako sofa bat kiskali du, eta horrek ke ugari sorrarazi du. Une horretan etxebizitza barruan zeuden hiru pertsonek kea arnastu dute, eta bertara joan diren osasun-langileek artatu behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz albisteak Albisteak