Gizartea -

ITALIAKO KOSTAZAINAK

2.460 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoan hiru egunetan

630 asteartean, 730 asteazkenean eta 1.100 ostegunean; horiek dira, hotza eta itsasoaren egoera gorabehera, Libia eta Italia artean egiten duten immigrazioaren datu gordinak.

MOAS GKEko kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EFE
MOAS GKEko kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EFE
MOAS GKEko kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako kostazainek atzo, ostegunean, jakinarazi zutenez, azken orduotan 1.100 etorkinen erreskatea koordinatu du, baina aurreko bi egunetan beste 1.360 etorkin erreskatatu dituzte.

Ohar baten bidez zabaldu dutenez, atzo erreskatatutako pertsonak ontzi txiki batzuetan zihoazen, eta Azpiegitura eta Garraio Ministerioak Erroman duen egoitzatik koordinatu zituzten bederatzi operaziotan erreskatatu zituzten.

Operatibootan, Italiako kostainen ontziek, ECHO ontziak (EunavforMed Europar Batasunak Mediterraneorako Itsas Indarren operazioan parte hartzen ari den ontzietako bat da), Siem Pilot Norvegiako ontziak (Frontex operaziokoa), Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen Golfo Azurro ontziak eta merkataritza-itsasontzi batek hartu dute parte.

Kostazainek 730 lagunen erreskatea koordinatu zuten asteazkenean, eta 630 pertsonena, aurreko egunean.

Afrikatik oso gertu dagoenez, Europarako ataritzat jotzen dute Italia etorkinek eta errefuxiatuek.

Azken egunotan, neguaren hotza eta itsasoaren egoera zaila gorabehera, handitu egin da Italia zeharkatuz Europan sartzeko saiakeren kopurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Migrazioa Euskal Herria Europako herrialdei buruzko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Italiako albisteak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak