Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat zauritu da Legution, auto-istripuan

06:45 inguruan izan da istripua, N-240 errepidean, Gasteizko noranzkoan. Furgoneta bat bidetik atera da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta bateko gidaria zauritu da gaur goizean, Legutio (Araba) parean izan den auto-istripuan. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da.

Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute gidaria.

06:45 inguruan izan da istripua, N-240 errepidean, Gasteizko noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Araba Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa