Gizartea -

Jazoera

Lau gazte atxilotu dituzte Getxon gizon bat kolpatu eta lapurtzeagatik

Eraso egin ostean, diru-zorroa lapurtu diote 61 urteko biktimari. Gertaera bart jazo da, Areetako Negubide kalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 eta 20 urte bitarteko lau gazte atxilotu dituzte bart Getxon, indarkeriaz egindako lapurreta egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Jazoera Areetan gertatu da: lau gazteek 61 urteko gizonezko bati eraso egin diote, jipoitu, lurrera bota eta zorroan zeraman ditua lapurtu diote.

Herritar batek abisua eman ostean, Ertzaintzako patruila bat Negubide kalera hurbildu da, eta lau pertsonak gizonezko bati jipoia ematen ikusi dute. Orduan, ustezko erasotzaileek ihes egin dute, baina geroago aurkitu ditu Ertzaintzak.

61 urteko biktimak azaldu duenez, erasotzaileekin bat egin du gertuko taberna batean, baina hortik irtetzean, gazteek eraso egin diote eta zorro-dirua ostu. Gainera, lurrera bota eta kolpatu dute.

Ustezko erasotzaileak atxilotu dituzte, eta gizonezkoa Areetako osasun-zentrora eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Delituak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea